Datozen ekainaren 2 eta 3 egunetarako 2. mailakoak txango bat
prestatzen ari gara Mendigorriara (Nafarroa). Mendigorriako Errota-El Molino kanpinaren aterpetxean
egingo dugu lo.
Ikasturte osoan eskolako lanean murgilduta egon
ondoren, elkarrekin giro atsegin batean bi egun igarotzea da txangoaren
helburua: piraguan ibili, altxorraren bila, jolastu, bainatu...
Institututik
bertatik abiatuko gara astelehenean, goizeko 8:15ean, eta itzulera,
asteartean, gutxi gorabehera arratsaldeko 5etan izango da.
Txangoaren prezioa 55 eurokoa da.
Ordainketa Kutxabankeko kontu honetan dirua sartuz egin behar da:
APA ZUBITXO DEL INSTITUTO 2095 5052 11 1074225797
Azalpenean ikaslearen izen-abizena idatzi eta ordainagiria gorde.
Zer eraman behar duten:
- Lehen eguneko bazkaria.
- Bainujantzia, toalla, eguzkirako krema, txanoa...
- Aldatzeko arropa, euritarako jantzia.
- Kirol oinetakoak, lo zakua, linterna...
Hobe
aparailu elektronikorik ez eramatea, baina eramatekotan, norberaren
ardurapean izango da eta irakasleek baimendutako unetan soilik erabiliko
dira.
Ongi pasatzeko garrantzitsua da denok kanpineko eta institutuko arauak errespetatzea.
===
Estamos
preparando para los días 2 y 3 de junio una excursión a Mendigorria (Nafarroa) con los alumnos y alumnos de segundo. Dormiremos en el
albergue del camping Errota-El Molino.
Junto con la dedicación a los
trabajos escolares también queremos buscar un hueco para compartir unos
momentos con actividades más distendidas: piragua, búsqueda del tesoro,
juegos, baño...
Saldremos el lunes desde el instituto a las 8:15 horas, y volveremos el martes por la tarde, hacia las 5 horas.
El precio de la excursión es de 55 euros.
El dinero hay que ingresarlo en la siguiente cuenta:
APA ZUBITXO DEL INSTITUTO 2095 5052 11 1074225797
Indicar el nombre y apellido del alumno/a y conservad el resguardo.
A la excursión deben llevar:
- La comida del primer día.
- Traje de baño, toalla, crema para el sol, gorra...
- Impermeable, ropa de recambio y calzado deportivo.
- Saco de dormir, linterna.
Mejor
no llevar ningún tipo de aparato electrónico, pero en el caso de llevar
alguno solo se podra utlizar en los momentos que autoricemos los
profesores y bajo la completa responsabilidad de su dueño.
Para que todo vaya bien, debemos respetar las normas e indicaciones del albergue y del instituto.
2014/05/16
2014/04/09
"El circo de las mariposas"
“EL CIRCO DE LAS MARIPOSAS”
IKUSI AURRETIK
1. Nolako ikuskizunak izaten dira zirkuetan?
2. Laburpena:
Jatorri ezberdineko ikusleak zirku bat ikustera doaz (1 zirkua).
Haien artean, beste zirku bateko talde bat (2 zirkua) doa haien zuzendariarekin, Méndes izenekoa.
Zirkuko ikuskizunak pertsona desitxuratuak dira: siamesak, emakume bizarduna, gizon tatuatua, eta Will izenko gizon bat, “gizon bat denik esaterik badago, Jainkoak berak gibela erakutsi baitio”...
3. Gelako bakoitzak pertsonaia ezberdin bat hartuko du eta pelikula ikustean bere pertsonaiari bereziki erreparatuko dio, zer egiten duen, zer gertatzen den, nolakoa den, nola erreakzionatzen duen...
1 Zirkua
- Enpresaria
- Desitxuratutako pertsonaiak
- Publikoa
- Will
2 Zirkua
- Enpresaria (Méndes)
- Artistak
- Publikoa
- Makuluak dituen haurra eta bere ama
- Will
2014/04/01
Gure arteko harremanak
Elkarrekin bizitzeko errespetua nahitaezkoa da. Baina batzutan, gehiegi pentsatu gabe, besteak ez ditugu ondo tratatzen eta ez diogu horri behar bezalako garrantzia ematen. Beste kasu batzuetan, berriz, gaizki tratatuak sentitu arren, ez dugu ezer egiten gure burua defendatzeko.
Gai honi heltzeko bideo bat ikusiko dugu, "Un día más" izenburukoa eta galdeketa bat beteko dugu.
Galdeketa honen bidez gai horri buruz hausnarketa bat egiten saiatu gara. Informazioa isilpekoa da, baina batez besteko emaitzak gelan aztertzeko erabiliko ditugu. Horrela, gure arteko harremanak nolakoak diren jakingo dugu, eta hobetu behar badira, proposamenak egiteko bidean egongo gara.
Hona hemen hemen bideo eta ondoren emaitzak.

2013/10/22
2013/10/07
Ikasturte hasierako bilera / Reunión de principio de curso
Asteazkenean, urriak 9, arratsaldeko 5:00etan ikasturte hasierako bilera egingo dugu.
Bileran "2013-14 Gurasoentzako informazioa" liburuxka aurkeztu eta banatuko dugu eta txangoetan parte hartzeko baimena sinatzeko emango zaizue. Eta, jakina, hitz egiteko aukera ere izango dugu.
El miércoles, día 9 de octubre, a las cinco de la tarde tendrá lugar la reunión de comienzo de curso. En la reunión se presentará y repartirá el cuadernillo "2013-14 Información a las familias" y la relación de excursiones de este curso para que firméis vuestro consentimiento. Y, por supuesto, también habrá oportunidad de hablar sobre otros temas que se planteen.

2013/09/30
Mandalak
Tutoretza saioetan gure burua hobeto ezagutzeko jarduerak egiten ari gara. Horretan jarraitzeko, oso lagungarria izango zaigu beste jarduera hau: Mandalak.
Zer da mandala bat? Mandala itxura borobila duen irudi bat da.
Erdiko puntutik abiatuz, mota askotako ikurrak, marrak eta marrazkiak sortzen dira.
Oso pertsonalak dira, norberak bereak sortzen ditu. Mandalaren bitartez harremanetan jartzen dira norberaren barru-barrua kanpokoarekin eta egiten den bitartean gogoa ariketan jartzen da. Horrela, zure mandala egiterakoan barrura begira jarri behar zara zure irudiak, koloreak eta ereduak bilatzeko.
Mandala bat diseina daiteke zure gogo aldartea adierazteko, asmo bat azaltzeko... Gainera, erlaxatzeko eta ongi pasatzeko ere balio du.
Mundu osoan, hainbat kulturatan erabili izan dira.
Material gutxi behar da mandala bat egiteko: papera, arkatza, erregela, borragoma, konpasa, eta edozein motatako margoak.
Marrazten hasteko oinarri bat emango dizuegu. Honen gainean, edozein forma geometrikoa erabili dezakezu (zirkuluak, hirukiak, laukiak..., baita beste motetako iruditxoak: izurrak, ur-tantak... Garrantzitsuena da eredu bera behin eta berriro errepikatzea, borobil osoan marraztuz. Batekin amaituta, segi modu berean zirkuluaren inguruan beste forma bat gehituz.
Garrantzitsua da lasai hartzea eta aldi bakoitzean soilik irudi bat marraztuz zirkulua osatzea.
Eta azkenik, margotzea falta da.
Ongi pasa mandalak marraztuz eta margotuz!

2013/09/06
Aurkezpena / Presentación
Ongietorriak!
Ikasturte berriaren aurkezpena 10:00etan izango da.
11:30ean autobusa izango da etxera itzultzeko.
Lehenengo denok ikasle gelan bilduko gara eta lehenengo ongietorria egin ondoren, zerrenda pasa eta gelara joango gara.
Gelan gaudela:

- Zerrendak berrikusi (taldea, aukerakoak, jangela).
- Ikasturte hasierako jakingarriak txostena jaso etxera eramateko.
- Ordutegiak (2.A, 2.B) eta irakasleak.
- Gelako oinarrizko funtzionamendua: gorabehera partea, txukunketa (mahaia, takila, ordenagailua).
- Takilak, liburuak eta ordenagailua astelehenetik aurrera banatuko dira.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)