2012/10/26

Ondo ikasten al dut? / ¿Qué tal estudio?

Tutoretzan galdetegi bat bete dugu, "Lanak antolatzeko: ondo ikasten al dut?" izenburukoa. Etxean ere errepasatu dezakezue galdetegia puntu horietaz hausnartzeko eta hobetu behar diren alderdiak ezagutzeko. Kiroletan bezala, ikasterakoan ere badira zenbait ohitura eta teknika baliagarriak izan daitezkeenak gure ahaleginari etekin handiago ateratzeko. Galdeketaren bidez teknika horiek zenbateraino erabiltzen ditugun jakingo dugu.

====
En la hora de tutoría hemos rellenado el cuestionario "Lanak antolatzeko: ondo ikasten dut". En casa lo podéis volver a repasar las cuestiones que se plantean para hablar y ver en qué aspectos se puede mejorar. Como en el deporte, en los estudios también existen hábitos y técnicas que pueden ser muy útiles para sacar un mejor rendimiento a nuestros esfuerzos. El cuestionario nos ayudará a conocer hasta qué punto utilizamos esas técnicas.
Nota: no disponemos del cuestionario en castellano, pero vuestro hijo o hija os lo puede ir traduciendo y explicando lo que significa.

2012/10/17

Ikasturte hasierako bilera gaur / Hoy reunión de principio de curso

Gaur arratsaldeko 5:00etan ikasturte hasierako bilera egingo dugu talde bakoitzaren gelan. Bileran "2012-13 Gurasoentzako informazioa" liburuxka aurkeztu eta banatuko dugu eta, jakina, hitz egiteko aukera ere izango dugu.
Gogoratu biharko paper hauek ekarri behar direla:
  • Harremanetarako hizkuntza aukeraketa.
  • Txertoa: Osakidetzako txertoen txartelaren fotokopia.
  • Giza papilomaren txertoa (neskak soilik): baimena sinatuta.
  • Txangoak egiteko baimena.
=====
Hoy a las cinco de la tarde tendrá lugar la reunión de comienzo de curso en el aula de cada grupo. En la reunión se presentará y repartirá el cuadernillo "2012-13 Información a las familias" y, por supuesto, habrá oportunidad de conversar.
Recordar que para mañana hay que traer los siguientes papeles:
  • Elección de idioma para las relaciones.
  • Vacuna: traer la fotocopia de la tarjeta de vacunación de Osakidetza.
  • Vacuna del papiloma humana (sólo para las chicas): la autorización firmada.
  • Permiso para participar en las excursiones. 

2012/10/10

Taldeko lehen bilera / Primera reunión del curso

Guraso agurgarriok: 
Ikasturte berri honen hasieran eta zuen seme-alabaren tutore naizenez gero, zuengana jotzen dut, datorren asteazkenean, urriak 17, arratsaldeko bostetan (17:00), Institutuan izango dugun aurtengo lehen bilerara gonbidatzeko. 

Gure lehen hartu-eman honetan honako gai-zerrendari ekingo diogu: 

1. Aurkezpena.

2. Tutorearen aldetik informazioa: 
  • Ikastetxeko antolamendua: txostena banatuko da eta honetan, ikastetxearen zenbait ezaugarri azaltzeaz gain, zuen seme-alabaren ikastaldearen ordutegia, irakasleak, ebaluazio egunak eta beste zehaztapenak jasoko dira.
  • Ikasturte hasieran ikasleei emandako txostena: Institutuko araudiko aipagarrienak, gailu elektronikoak, ebaluazioak ... 
  • Zuen seme-alabaren ikas mailaren informazioa: Orokorrak, gelakoak. 
  • Tutoretzaren funtsa. 
  • Tutoretzaren ordutegia. Guraso eta irakasle artean hartu-emanak edukitzeko bidea. 
  • Promozio irizpideak. 
  • Jangelara joaten ez deneko justifikazioa. 
  • Guraso Elkartean esku hartzeko gonbidapena.... 

3. Galderak eta argibideak. 


Zuen seme-alabaren gelan elkartuko gara eta ordu bateko bilera izatea aurreikusten da. Mesedez, bete eta sinatu ondoren, orri honen behealdea moztu eta seme/alabari eman bertan adierazten den eran eta epearen barruan entregatzeko. 

(Deialdiaren beheko zatia Institutura sinatua itzuli behar da. Astelehenean, urriak 15, goizeko 8:15ean Institutuko atezaintzan entregatuko du ikasleak. Ikasleak papera sinatua ekarriko ez balu, arrazoia edozein izanda ere, eskoletara joan baino lehen, atezaintzatik pasa beharko du eta gertatutakoa azaldu.)

====

Al inicio de este nuevo año escolar, como tutor/a de vuestr@ hij@ me dirijo a vosotr@s para invitaros a la reunión de inicio de curso, que celebraremos el próximo miércoles 17 de octubre, a las cinco (17:00) de la tarde, en el Instituto.

El orden del día propuesto es el siguiente:

1. Presentación.

2. Información por parte del Tutor o Tutora:
  • Organización del Centro: se repartirá un boletín en el que se recogerán: organigrama del Centro (Dirección, Consejo Escolar...), horarios y profesor@s que imparten clase a vuestr@ hijo/a, fechas de las evaluaciones, etc. 
  • Informaciones generales sobre la etapa que cursa vuestro hijo/a, y específicas de su clase. 
  • Finalidad de la tutoría. 
  • Horario de la tutoría. Procedimiento para entrevistarse con el tutor o tutora y con l@s profesor@s de su hijo/a. 
  • Criterios para la promoción. Justificación cuando no se asiste al comedor del Instituto. Invitación a colaborar en la Asociación de madres y padres. ... 
3. Ruegos y preguntas.

La reunión tendrá lugar en el aula de vuestro hijo/a y durará una hora aproximadamente. Por favor, rellenad y firmad la parte de abajo de esta hoja, recortadla y dádsela a vuestro hijo/a para que la entregue en la forma y plazo abajo indicados.
(El alumno/a debe entregar la parte baja de la convocatoria, firmada, en la Conserjería del Instituto el lunes día 15 a las 8:15. Si, por cualquier motivo, no tuviera el papel firmado, el alumno o alumna debe pasar de todas formas por la Conserjería antes de ir a clase y dar las explicaciones oportunas.)

1.B GELAKO ARAUAK

Irailaren 25ean 1. B gelako ikasleek, taldeka, gelarako arauak proposatu zituzten. Eta urriaren 2an denon artean arauak adostu genituen eta orri batean idatzi zituzten. Arauak gelako "kortxoa"-n ipinita daude.

Ondoko hauek dira,beraz, GELAKO ARAUAK:

- Irakasleak edo gelakide batek hitz egiten duenean, isilik eta entzuten egon. Bestela, lehenengo aldian, atentzioa deituko digu irakasleak. Bigarren aldian txoko batera, eta hirugarrenean zaintzara joango da ikaslea kopiaketarekin (hautsi duen araua 30 aldiz kopiatu). Eta, noski, klasean egin ez duena etxean egingo du.

- Txanda eskatzeko besoa altxatu. Horrela denak ulertu eta lan giro hobea edukiko dugu.

- Gelan ezin da txiklerik jan. Bestela, hurrengo egunerako txikle bat bakoitzarentzat.

- Ezin da aulkitik zutitu klasea amaitu arte. Hori betez gero, hurrengo klasean bi minutu lehenago hasiko gara gauzak jasotzen, eta atsedenaldia ondo aprobetxatuko dugu.