Kurtsoa martxan dago eta, nahiz eta Institutuan berriak izan, honez gero baditugu gauza asko kontatzeko, batzuk onak, beste batzuk ordea ez hainonak.
Zer gauzak ditugu gustuko?
Zer gauza aldatu behar ditugu denok elkarrekin hobeto egoteko?
Segidan daude bildutako erantzunak. Ea denen arteko giro polit bat lortzen dugun.
====
Taldean, taldekideekin nagoenean, gauza hauek ditut gustoko:
Zer gauzak ditugu gustuko?
Zer gauza aldatu behar ditugu denok elkarrekin hobeto egoteko?
Segidan daude bildutako erantzunak. Ea denen arteko giro polit bat lortzen dugun.
====
Taldean, taldekideekin nagoenean, gauza hauek ditut gustoko:
- Lagunen ondoan egotea.
- Lagunekin egon. Lagunen ondoan eserita egotea
- Denok batera egiten dugula lan. Taldean lanak egitea gustoko dut. Denen artean egiten ditugula gauzak eta hobeto ateratzen zaizkigu.
- Elkarlana. Ni gauza bat ez dakidanean nire taldekideek laguntzea.
- Ixiltasuna.
- Lanaren ordena.
- Denen partehartzea.
- Batzuetan errazago izaten da lan guztia.
- Nire ideiak konpartitu ditzaket.
- Ondo iruditzen zait asteazkenetan eta ostiraletan bi patio izatea.
- Gauzez hitz egitea.
- Ondo pasatzea.
- Beraiekin jolastea, hizketan egotea eta par asko egitea.
- Hitz egitea eta taldearekin jolastea gustatzen zait.
- Jolastea, gauza dibertigarrietaz hitz egitea. Jolastea, hitz egitea, beraiekin egotea.
- Taldearekin ondo nago.
- Ondo pasatzen dugu.
- Lan egiten dugu.
- Talde giro ona dago.
- Denok parte hartzen dugu.
- Elkar errespetatzen dugu.
- Beste talde bati ez kopiatu, bakoitzak bere gauzak egin behar ditu eta.
- Zerbait ulertzen ez dugunean, taldeko bati galdetu diezaiokegu.
- Beste gelakideekin hitz egin dezakegu.
- Denon artean gauzak pentsatzea.
Taldean, taldekideekin nagoenean, gauza hauek ez ditut
batere gustoko, eta aldatzea gustatuko litzaidake:
- Jendeak tontakeriak egitea eta bukatzen ez uztea.
- Denak batera ez hitz egitea.
- Antolatzean denak parte hartu.
- Jarrera txarra.
- Kasu egitea.
- Ez jotzea.
- Batzuk lana egiten dute eta bitartean beste batzuk besteen lanak aprobetxatzen dituzte eta ez dute ezer egiten.
- Nik lanak egiten nagoenean ez molestatzea.
- Eguneroko lanak izatea.
- Ez borrokatzea eta batak besteari errespetatzea.
- Batzuetan, mutilak batez ere, pentsatzen dute dena dakitela eta beraien iritzia onartzen dute bakarrik, beraiek agintea dutenak izango balira bezala.
- Elkarri ez burlatzea eta txorakerietan ez hastea.
- Beti egunero etxeko lanak izatea. Adibidez, bukatu dugu dena hemen eta etxeko lanak, bi azterketa ditugu hurrengo egunean eta berdin berdin etxeko lanak, ez zait gustatzen nire lagunaren ondotik kentzea.
- Txorakerietan hasten direnean eta niri edo beste bateri bazilatzea.
- Batzuek ez dute lanik egiten.
- Batzuek barre egiten dute denbora guztian.
- Jendea motibatuta egotea nahiko genuke.
- Ikasle bat hitz egiten ari denean, beste batzuek hitz egiten dute.
- Gure hartean gaizki portatzea.
- Denok parte ez hartzea.
- Jendea ez isiltzea isildu behar garenean.
- Borrokarik ez egotea.
- Besteetaz barre ez egitea.
- Lan egiten ez dutenak.
- Batzuek uste dute besteak baino gehiago direla.
- Jendeak molestatzea eta zirikatzea.
- Jendea despistatzea.
- Jendeak gaizki erantzutea.
- Taldea txikian gaudenean, batzuek lanik ez egitea.
- Tutoretzan patiora jaitsi beharko genuke.