2014/04/09

"El circo de las mariposas"



“EL CIRCO DE LAS MARIPOSAS”

IKUSI AURRETIK

1. Nolako ikuskizunak izaten dira zirkuetan?

2. Laburpena:
Jatorri ezberdineko ikusleak zirku bat ikustera doaz (1 zirkua).
Haien artean, beste zirku bateko talde bat (2 zirkua) doa haien zuzendariarekin, Méndes izenekoa.
Zirkuko ikuskizunak pertsona desitxuratuak dira: siamesak, emakume bizarduna, gizon tatuatua, eta Will izenko gizon bat, “gizon bat denik esaterik badago, Jainkoak berak gibela erakutsi baitio”...

3. Gelako bakoitzak pertsonaia ezberdin bat hartuko du eta pelikula ikustean bere pertsonaiari bereziki erreparatuko dio, zer egiten duen, zer gertatzen den, nolakoa den, nola erreakzionatzen duen...

1 Zirkua
  • Enpresaria
  • Desitxuratutako pertsonaiak
  • Publikoa
  • Will

2 Zirkua
  • Enpresaria (Méndes)
  • Artistak
  • Publikoa
  • Makuluak dituen haurra eta bere ama
  • Will



IKUSI BITARTEAN

1. Paper batean idatzi pertsonaiei buruz eskatutako datuak.

2. Errepikatu esaldi hauek aurrerago horiei buruz hitz egin eta azalpenak emateko.

• “Tal vez me acerqué demasiado, ¿eh amigo? Que tengas buena tarde”.
• “Un hombre, si lo podemos llamar así, a quien Dios mismo le ha dado la espalda”.
• “Porque tú mismo lo crees”.
• “No seas obtuso para ver la belleza que puede venir de las cenizas”.
• “Sí, pero tú tienes una ventaja: cuanto mayor es la lucha, más glorioso es el triunfo”.

IKUSI ONDOREN

1. Gelako bakoitzak idatzi duena azaltzen du, galdera hauei erantzunez:
• Zein ezberdintasun dago 1 eta 2 zirkuen artean?
• Nola erantzuten du publikoak zirku batean eta bestean?
• Nolako jarrera daukate enpresariek bizitzarekiko eta artistekiko?
• Zure ustez, nola sentitu zen Will enpresariak gortina kendu zuenean eta zomorro bat bezala erakutsi zuenean?
• Zer eragiten du aldaketa Willengan? Ze ondorio dakar?
• Nola eraldatzen da Will?
•    Zeri erreparatzen dio batez ere ume beltzak zirkuko indartsua ikusten duenean?
•    Ze balore, edo kontrabalore, sustatzen dira lehen zirkuan? Eta bigarrenean?
•    Zer gertatzen da norbaitek aintzat hartzen gaituenean? Zehazki, pentsa zu baloratu zaituen norbaitengan.

2. Zure balorazioa:
• Bideoaren 1 eta 10 arteko balorazioa egin eta azaldu zergatia.
• Zer erakusten digu istorio honek gure eguneroko bizitzarako?

No hay comentarios:

Publicar un comentario