2014/09/05

Ikasturtearen aurkezpena / Presentación del curso

Gaurko aurkezpenarekin hasi dugu ikasturtea, elkar ezagutu, instalazioak ikusi... eta lehenengo paperak banatu ditugu:
  • Gelako izen zerrenda pasa.
  • Aukerako arloak.
  • Iraileko jangela.
  • Ordutegiak banatu (1.A; 1.B).
  • Ikasleentzako jakingarriak.
  • Oharrak: puntualtasuna, gelaren txukunketa, komunak, atsedenaldiak, aparailu elektronikoen erabilera.
"Jakingarriak" dokumentua etxean irakurri eta gorde egin behar da ikasturtea amaitu arte. Tutoretza orduan ere poliki eta arretaz irakurriko dugu denok kontuan hartzeko.
===
Con la presentación de hoy hemos dado comienzo al nuevo curso, nos hemos conocido, hemos visitado el instituto... y hemos repartido los primeros documentos:
  • Lista de clase.
  • Optativas.
  • Servicio de comedor de septiembre.
  • Horarios (1.A; 1.B)
  • Información para el alumnado
  • Observaciones: puntualidad, cuidado del material, servicios, recreos, uso de aparatos electrónicos.
El documento "Información para el alumnado" hay que leerlo en casa y guardarlo hasta final de curso. En la hora de Tutoretza también lo leeremos con más denetimiento.

2014/05/16

Ikasturte amaierako txangoa Mendigorriara / Excursión de fin de curso

Datozen ekainaren 2 eta 3 egunetarako 2. mailakoak txango bat prestatzen ari gara Mendigorriara (Nafarroa). Mendigorriako Errota-El Molino kanpinaren aterpetxean egingo dugu lo.
Ikasturte osoan eskolako lanean murgilduta egon ondoren, elkarrekin giro atsegin batean bi egun igarotzea da txangoaren helburua: piraguan ibili, altxorraren bila, jolastu, bainatu...
Institututik bertatik abiatuko gara astelehenean, goizeko 8:15ean, eta itzulera, asteartean, gutxi gorabehera arratsaldeko 5etan izango da.
Txangoaren prezioa 55 eurokoa da.
Ordainketa Kutxabankeko kontu honetan dirua sartuz egin behar da:
APA ZUBITXO DEL INSTITUTO  2095 5052 11 1074225797
Azalpenean ikaslearen izen-abizena idatzi eta ordainagiria gorde.
Zer eraman behar duten:
-    Lehen eguneko bazkaria.
-    Bainujantzia, toalla, eguzkirako krema, txanoa...
-    Aldatzeko arropa, euritarako jantzia.
-    Kirol oinetakoak, lo zakua, linterna...
Hobe aparailu elektronikorik ez eramatea, baina eramatekotan, norberaren ardurapean izango da eta irakasleek baimendutako unetan soilik erabiliko dira.
Ongi pasatzeko garrantzitsua da denok kanpineko eta institutuko arauak errespetatzea.
===

Estamos preparando para los días 2 y 3 de junio una excursión a Mendigorria (Nafarroa) con los alumnos y alumnos de segundo. Dormiremos en el albergue del camping Errota-El Molino.
Junto con la dedicación a los trabajos escolares también queremos buscar un hueco para compartir unos momentos con actividades más distendidas: piragua, búsqueda del tesoro, juegos, baño...
Saldremos el lunes desde el instituto a las 8:15 horas, y volveremos el martes por la tarde, hacia las 5 horas.
El precio de la excursión es de 55 euros.
El dinero hay que ingresarlo en la siguiente cuenta:
APA ZUBITXO DEL INSTITUTO  2095 5052 11 1074225797
Indicar el nombre y apellido del alumno/a y conservad el resguardo.
A la excursión deben llevar:
- La comida del primer día.
- Traje de baño, toalla, crema para el sol, gorra...
- Impermeable, ropa de recambio y calzado deportivo.
- Saco de dormir, linterna.
Mejor no llevar ningún tipo de aparato electrónico, pero en el caso de llevar alguno solo se podra utlizar en los momentos que autoricemos los profesores y bajo la completa responsabilidad de su dueño. 
Para que todo vaya bien, debemos respetar las normas e indicaciones del albergue y del instituto.

2014/04/09

"El circo de las mariposas"



“EL CIRCO DE LAS MARIPOSAS”

IKUSI AURRETIK

1. Nolako ikuskizunak izaten dira zirkuetan?

2. Laburpena:
Jatorri ezberdineko ikusleak zirku bat ikustera doaz (1 zirkua).
Haien artean, beste zirku bateko talde bat (2 zirkua) doa haien zuzendariarekin, Méndes izenekoa.
Zirkuko ikuskizunak pertsona desitxuratuak dira: siamesak, emakume bizarduna, gizon tatuatua, eta Will izenko gizon bat, “gizon bat denik esaterik badago, Jainkoak berak gibela erakutsi baitio”...

3. Gelako bakoitzak pertsonaia ezberdin bat hartuko du eta pelikula ikustean bere pertsonaiari bereziki erreparatuko dio, zer egiten duen, zer gertatzen den, nolakoa den, nola erreakzionatzen duen...

1 Zirkua
  • Enpresaria
  • Desitxuratutako pertsonaiak
  • Publikoa
  • Will

2 Zirkua
  • Enpresaria (Méndes)
  • Artistak
  • Publikoa
  • Makuluak dituen haurra eta bere ama
  • Will

2014/04/01

Gure arteko harremanak

Elkarrekin bizitzeko errespetua nahitaezkoa da. Baina batzutan, gehiegi pentsatu gabe, besteak ez ditugu ondo tratatzen eta ez diogu horri behar bezalako garrantzia ematen. Beste kasu batzuetan, berriz, gaizki tratatuak sentitu arren, ez dugu ezer egiten gure burua defendatzeko.
Gai honi heltzeko bideo bat ikusiko dugu, "Un día más" izenburukoa eta galdeketa bat beteko dugu.
Galdeketa honen bidez gai horri buruz hausnarketa bat egiten saiatu gara. Informazioa isilpekoa da, baina batez besteko emaitzak gelan aztertzeko erabiliko ditugu. Horrela, gure arteko harremanak nolakoak diren jakingo dugu, eta hobetu behar badira, proposamenak egiteko bidean egongo gara.
Hona hemen hemen bideo eta ondoren emaitzak.