2014/09/05

Ikasturtearen aurkezpena / Presentación del curso

Gaurko aurkezpenarekin hasi dugu ikasturtea, elkar ezagutu, instalazioak ikusi... eta lehenengo paperak banatu ditugu:
  • Gelako izen zerrenda pasa.
  • Aukerako arloak.
  • Iraileko jangela.
  • Ordutegiak banatu (1.A; 1.B).
  • Ikasleentzako jakingarriak.
  • Oharrak: puntualtasuna, gelaren txukunketa, komunak, atsedenaldiak, aparailu elektronikoen erabilera.
"Jakingarriak" dokumentua etxean irakurri eta gorde egin behar da ikasturtea amaitu arte. Tutoretza orduan ere poliki eta arretaz irakurriko dugu denok kontuan hartzeko.
===
Con la presentación de hoy hemos dado comienzo al nuevo curso, nos hemos conocido, hemos visitado el instituto... y hemos repartido los primeros documentos:
  • Lista de clase.
  • Optativas.
  • Servicio de comedor de septiembre.
  • Horarios (1.A; 1.B)
  • Información para el alumnado
  • Observaciones: puntualidad, cuidado del material, servicios, recreos, uso de aparatos electrónicos.
El documento "Información para el alumnado" hay que leerlo en casa y guardarlo hasta final de curso. En la hora de Tutoretza también lo leeremos con más denetimiento.

2014/05/16

Ikasturte amaierako txangoa Mendigorriara / Excursión de fin de curso

Datozen ekainaren 2 eta 3 egunetarako 2. mailakoak txango bat prestatzen ari gara Mendigorriara (Nafarroa). Mendigorriako Errota-El Molino kanpinaren aterpetxean egingo dugu lo.
Ikasturte osoan eskolako lanean murgilduta egon ondoren, elkarrekin giro atsegin batean bi egun igarotzea da txangoaren helburua: piraguan ibili, altxorraren bila, jolastu, bainatu...
Institututik bertatik abiatuko gara astelehenean, goizeko 8:15ean, eta itzulera, asteartean, gutxi gorabehera arratsaldeko 5etan izango da.
Txangoaren prezioa 55 eurokoa da.
Ordainketa Kutxabankeko kontu honetan dirua sartuz egin behar da:
APA ZUBITXO DEL INSTITUTO  2095 5052 11 1074225797
Azalpenean ikaslearen izen-abizena idatzi eta ordainagiria gorde.
Zer eraman behar duten:
-    Lehen eguneko bazkaria.
-    Bainujantzia, toalla, eguzkirako krema, txanoa...
-    Aldatzeko arropa, euritarako jantzia.
-    Kirol oinetakoak, lo zakua, linterna...
Hobe aparailu elektronikorik ez eramatea, baina eramatekotan, norberaren ardurapean izango da eta irakasleek baimendutako unetan soilik erabiliko dira.
Ongi pasatzeko garrantzitsua da denok kanpineko eta institutuko arauak errespetatzea.
===

Estamos preparando para los días 2 y 3 de junio una excursión a Mendigorria (Nafarroa) con los alumnos y alumnos de segundo. Dormiremos en el albergue del camping Errota-El Molino.
Junto con la dedicación a los trabajos escolares también queremos buscar un hueco para compartir unos momentos con actividades más distendidas: piragua, búsqueda del tesoro, juegos, baño...
Saldremos el lunes desde el instituto a las 8:15 horas, y volveremos el martes por la tarde, hacia las 5 horas.
El precio de la excursión es de 55 euros.
El dinero hay que ingresarlo en la siguiente cuenta:
APA ZUBITXO DEL INSTITUTO  2095 5052 11 1074225797
Indicar el nombre y apellido del alumno/a y conservad el resguardo.
A la excursión deben llevar:
- La comida del primer día.
- Traje de baño, toalla, crema para el sol, gorra...
- Impermeable, ropa de recambio y calzado deportivo.
- Saco de dormir, linterna.
Mejor no llevar ningún tipo de aparato electrónico, pero en el caso de llevar alguno solo se podra utlizar en los momentos que autoricemos los profesores y bajo la completa responsabilidad de su dueño. 
Para que todo vaya bien, debemos respetar las normas e indicaciones del albergue y del instituto.

2014/04/09

"El circo de las mariposas"



“EL CIRCO DE LAS MARIPOSAS”

IKUSI AURRETIK

1. Nolako ikuskizunak izaten dira zirkuetan?

2. Laburpena:
Jatorri ezberdineko ikusleak zirku bat ikustera doaz (1 zirkua).
Haien artean, beste zirku bateko talde bat (2 zirkua) doa haien zuzendariarekin, Méndes izenekoa.
Zirkuko ikuskizunak pertsona desitxuratuak dira: siamesak, emakume bizarduna, gizon tatuatua, eta Will izenko gizon bat, “gizon bat denik esaterik badago, Jainkoak berak gibela erakutsi baitio”...

3. Gelako bakoitzak pertsonaia ezberdin bat hartuko du eta pelikula ikustean bere pertsonaiari bereziki erreparatuko dio, zer egiten duen, zer gertatzen den, nolakoa den, nola erreakzionatzen duen...

1 Zirkua
  • Enpresaria
  • Desitxuratutako pertsonaiak
  • Publikoa
  • Will

2 Zirkua
  • Enpresaria (Méndes)
  • Artistak
  • Publikoa
  • Makuluak dituen haurra eta bere ama
  • Will

2014/04/01

Gure arteko harremanak

Elkarrekin bizitzeko errespetua nahitaezkoa da. Baina batzutan, gehiegi pentsatu gabe, besteak ez ditugu ondo tratatzen eta ez diogu horri behar bezalako garrantzia ematen. Beste kasu batzuetan, berriz, gaizki tratatuak sentitu arren, ez dugu ezer egiten gure burua defendatzeko.
Gai honi heltzeko bideo bat ikusiko dugu, "Un día más" izenburukoa eta galdeketa bat beteko dugu.
Galdeketa honen bidez gai horri buruz hausnarketa bat egiten saiatu gara. Informazioa isilpekoa da, baina batez besteko emaitzak gelan aztertzeko erabiliko ditugu. Horrela, gure arteko harremanak nolakoak diren jakingo dugu, eta hobetu behar badira, proposamenak egiteko bidean egongo gara.
Hona hemen hemen bideo eta ondoren emaitzak.

2013/10/22

Sexumuxu


Sexuaren inguruan dauden tabu eta mitoei aurre egiteko ezinbestekoa da informazio ona erabiltzea da. Sexumuxu web orrian, adibidez, ikasleei, irakasleei eta gurasoei begira prestatutako material ugari dago sexualitatearen gaian murgiltzeko.
===
 

2013/10/07

Ikasturte hasierako bilera / Reunión de principio de curso

Asteazkenean, urriak 9, arratsaldeko 5:00etan ikasturte hasierako bilera egingo dugu.
Bileran "2013-14 Gurasoentzako informazioa" liburuxka aurkeztu eta banatuko dugu eta txangoetan parte hartzeko baimena sinatzeko emango zaizue. Eta, jakina, hitz egiteko aukera ere izango dugu.

=====
El miércoles, día 9 de octubre, a las cinco de la tarde tendrá lugar la reunión de comienzo de curso. En la reunión se presentará y repartirá el cuadernillo "2013-14 Información a las familias" y la relación de excursiones de este curso para que firméis vuestro consentimiento. Y, por supuesto, también habrá oportunidad de hablar sobre otros temas que se planteen.

2013/09/30

Mandalak

Tutoretza saioetan gure burua hobeto ezagutzeko jarduerak egiten ari gara. Horretan jarraitzeko, oso lagungarria izango zaigu beste jarduera hau: Mandalak.

Zer da mandala bat? Mandala itxura borobila duen irudi bat da.
Erdiko puntutik abiatuz, mota askotako ikurrak, marrak eta marrazkiak sortzen dira.
Oso pertsonalak dira, norberak bereak sortzen ditu. Mandalaren bitartez harremanetan jartzen dira norberaren barru-barrua kanpokoarekin eta egiten den bitartean gogoa ariketan jartzen da. Horrela, zure mandala egiterakoan barrura begira jarri behar zara zure irudiak, koloreak eta ereduak bilatzeko.
Mandala bat diseina daiteke zure gogo aldartea adierazteko, asmo bat azaltzeko... Gainera, erlaxatzeko eta ongi pasatzeko ere balio du.
Mundu osoan, hainbat kulturatan erabili izan dira.

Material gutxi behar da mandala bat egiteko: papera, arkatza, erregela, borragoma, konpasa, eta edozein motatako margoak.

Marrazten hasteko oinarri bat emango dizuegu. Honen gainean, edozein forma geometrikoa erabili dezakezu (zirkuluak, hirukiak, laukiak..., baita beste motetako iruditxoak: izurrak, ur-tantak... Garrantzitsuena da eredu bera behin eta berriro errepikatzea, borobil osoan marraztuz. Batekin amaituta, segi modu berean zirkuluaren inguruan beste forma bat gehituz.
Garrantzitsua da lasai hartzea eta aldi bakoitzean soilik irudi bat marraztuz zirkulua osatzea.

Eta azkenik, margotzea falta da.

Ongi pasa mandalak marraztuz eta margotuz!

2013/09/06

Aurkezpena / Presentación

Ongietorriak!
Ikasturte berriaren aurkezpena 10:00etan izango da.
11:30ean autobusa izango da etxera itzultzeko.
Lehenengo denok ikasle gelan bilduko gara eta lehenengo ongietorria egin ondoren, zerrenda pasa eta gelara joango gara.
Gelan gaudela:
  • Zerrendak berrikusi (taldea, aukerakoak, jangela).
  • Ikasturte hasierako jakingarriak txostena jaso etxera eramateko.
  • Ordutegiak (2.A, 2.B) eta irakasleak.
  • Gelako oinarrizko funtzionamendua: gorabehera partea, txukunketa (mahaia, takila, ordenagailua).
  • Takilak, liburuak eta ordenagailua astelehenetik aurrera banatuko dira.

2013/06/27

Zuen iritzia / Vuestra opinión

Ikasturtea amaitu da eta balorazioa egiteko garaia da. Zehazki, tresna honi buruzko zuen iritzia eskatzen dizuegu, ia baliagarria iruditzen zaizuen, ia merezi duen, zertan hobetu, edo zer baztertu.
Horretarako, mezu honen behealdean iruzkinak egiteko atala dago eta hor idatz dezakezue zuen iritziak.
Mila esker eta uda ona pasa.
===
Ha terminado el curso y es el momento de las valoraciones. En concreto, os pedimos vuestra opinión sobre este blog, si merece la pena continuar con él o no.
Para ello, podéis escribir vuestras opiniones en el apartado de comentarios, al final de esta entrada.
Muchas gracias y que disfrutéis del vereno.

2013/06/14

Azken txanpa / Final de curso

Ikasturtea amaitzear dago eta egun hauetan azken txanpari ekingo diogu.
Aquí tenéis la agenda de final de curso:


VI-14, ostirala / viernes
  • 3. ebaluazioko azken eguna / Fin de la 3ª evaluación
  • Jangelako azken eguna / Último día de comedor.
17-18, astelehena, asteartea / lunes y martes
  • Ohiko ordutegia / Horario habitual.
  • Autobus ordutegia: Institutura beti bezala – Etxera jaisteko guztientzat 13:55ean. / Horario de autobús: al Instituto como siempre – Vuelta a casa todos/as a las 13:55.
VI-18, asteartea / martes
  • Lehen zikloko testu liburuak: Dena gainditu dutenek, askoz jota, egun honetarako  ENTREGATUTA izan behar dituzte testu liburu guztiak irakasgaiko IRAKASLEARI. Besteek azterketa egunean entregatuko dituzte. / Libros de texto del 1er ciclo: Las y los que tengan todo aprobado deben de tener para este día ENTREGADOS todos los libros de texto al profesor/a de la asignatura. L@s demás los entregarán el día del examen.
  • Takilen giltza entregatzea: Giltzarik ez duen ikasleak 5 euro ordaindu beharko ditu. Komenigarria da aurreko egunetan, eta beharren arabera, eskolako materiala etxera eramaten hastea, honela egun honetarako takila hutsik ala gauza gutxirekin izatea. Giltza entregatu aurretik, ikasleak takila hutsik eta garbia dagoela ziurtatuko du. /  Entrega de la llave de la taquilla: El o la que no entregue la llave deberá abonar 5 €uros. Es conveniente el irse llevando a casa el material que no sea necesario durante los días anteriores y, de este modo, para este día tener la taquilla vacía o casi. Antes de entregar la llave el o la alumna verificarán que la taquilla se encuentra vacía y limpia.
  • Gelen txukunketa: Gelako arduradunak diren irakasleekin, ikasleek, gela garbirik eta txukun jasota utziko dugu: mahaiak, aulkiak, apalategiak, armairuak, kortxoak,... Horretarako beharrezko materiala emango zaie ikasleei. / Limpieza de aulas: Con los profesores responsables, dejaremos las aulas limpias, ordenadas y recogidas: mesas, sillas, estanterías, armarios, corchos,… Para ello se proporcionará el material necesario.

VI-19, asteazkena / miércoles   
  • 1. saioan tutoreak notak esango ditu. / En la 1ª clase, el tutor/a dirá las notas a los alumnos/as.
  • 2. saiotik  aurrera ordutegi berezia aparteko azterketak prestatzeko. / A partir de la 2ª clase: horario especial para preparar los exámenes extraordinarios.
  • Autobus ordutegia: Institutura beti bezala – Etxera jaisteko guztientzat 13:55ean. / Horario de autobús: al Instituto como siempre – Vuelta a casa todos/as a las 13:55.

VI-20, osteguna / jueves
  • 1. saioan tutoreak notak banatuko ditu. / En la 1ª clase, el tutor/a repartirá las notas a los alumnos/as
  • 2. saiotik  aurrera ordutegi berezia aparteko azterketak prestatzeko. / A partir de la 2ª clase: horario especial para preparar los exámenes extraordinarios.
  • Autobus ordutegia: Institutura beti bezala – Etxera jaisteko guztientzat 13:55ean. / Horario de autobús: al Instituto como siempre – Vuelta a casa todos/as a las 13:55.

21-24, ostirala eta astelehena / viernes y lunes
  • Aparteko azterketak: egin behar dituzten ikasleak soilik etorri behar dira, dagozkien orduetan. / Exámenes extraordinarios: sólo vendrán al Instituto los alumnos y alumnas con materias suspendidas, en el horario establecido.
  • Egun hauetan, ikasi nahi duten ikasleentzat liburutegia irekita mantenduko da irakasle arduradunekin. / Durante estos días, para los alumnos que deseen estudiar, la biblioteca permanecerá abierta.

VI- 25, asteartea / martes
  • Aparteko ebaluazioko notak banatuko dira: 4. mailakoei: 10:00etan; Beste guztiei: 12:30ean /  Se repartirán las notas de la evaluación extraordinaria: 4º curso: a las 10:00;Los otros cursos: a las 12:30.
  • Notengatik lehen erreklamazio eguna (13:55ak arte) / Primer día de reclamaciones por las notas hasta las 13:55.
VI- 26, asteazkena / miércoles   
  • Notengatik bigarren erreklamazio eguna (08:15etik 13:55ak arte) / Segundo día de reclamaciones por las notas desde las 08:15 hasta las 13:55.

2013/05/10

Txangoa Lizarrara / Excursión a Estella

Datozen maiatzaren 27 eta 28 egunetarako 1. mailakoak txango bat prestatzen ari gara Lizarrara (Nafarroa). Lizarra kanpinaren aterpetxean egingo dugu lo.
Ikasturte osoan eskolako lanean murgilduta egon ondoren, elkarrekin giro atsegin batean bi egun igarotzea da txangoaren helburua: piraguan ibili, altxorraren bila, jolastu, bainatu...
Institututik bertatik abiatuko gara astelehenean, goizeko 8:15ean, eta itzulera, asteartean, gutxi gorabehera arratsaldeko 5etan izango da.
Txangoaren prezioa 55 eurokoa da.
Ordainketa Kutxabankeko kontu honetan dirua sartuz egin behar da:
APA ZUBITXO DEL INSTITUTO  2095 5052 11 1074225797
Azalpenean ikaslearen izen-abizena idatzi eta ordainagiria gorde.
Zer eraman behar duten:
-    Lehen eguneko hamaiketakoa eta bazkaria.
-    Bainujantzia, toalla, eguzkirako krema, txanoa...
-    Aldatzeko arropa.
-    Lo zakua, linterna...
Hobe aparailu elektronikorik ez eramatea, baina eramatekotan, norberaren ardurapean izango da eta irakasleek baimendutako unetan soilik erabiliko dira.
Ongi pasatzeko garrantzitsua da denok kanpineko eta institutuko arauak errespetatzea.
===

Estamos preparando para los días 27 y 28 de mayo una excursión a Lizarra (Nafarroa) con los alumnos y alumnos de primero. Dormiremos en el albergue del camping Lizarra.
Junto con la dedicación a los trabajos escolares también queremos buscar un hueco para compartir unos momentos con actividades más distendidas: piragua, búsqueda del tesoro, juegos, baño...
Saldremos el lunes desde el instituto a las 8:15 horas, y volveremos el martes por la tarde, hacia las 5 horas.
El precio de la excursión es de 55 euros.
El dinero hay que ingresarlo en la siguiente cuenta:
APA ZUBITXO DEL INSTITUTO  2095 5052 11 1074225797
Indicar el nombre y apellido del alumno/a y conservad el resguardo.
A la excursión deben llevar:
- La comida del primer día.
- Traje de baño, toalla, crema para el sol, gorra...
- Ropa de recambio.
- Saco de dormir, linterna.
Mejor no llevar ningún tipo de aparato electrónico, pero en el caso de llevar alguno solo se podra utlizar en los momentos que autoricemos los profesores y bajo la completa responsabilidad de su dueño. 
Para que todo vaya bien, debemos respetar las normas e indicaciones del albergue y del instituto.

2013/04/11

Sare sozialak eta gazteak / Redes sociales y menores

Gipuzkoako Foru Aldundiak sare sozialak eta adingabeei buruzko ikastaro bat eskaintzen du on-line eta doan gurasoentzat.
Ikastaroak material hauek eskaintzen ditu: Tutoretza bideoa, euskaraz eta gaztelaniaz, PDFa deskargatzeko, neska-mutilen hitzak, eta informazio osagarria duten loturak.
Ikastaroan sartzeko hau da helbidea:
www.saresozialaketagazteak.net


====
La Diputación Foral de Gipuzkoa ofrece on-line un curso gratis sobre redes sociales y menores para madres y padres.
El contenido del curso es el siguiente: Video tutorial, en euskara y castellano, PDF descargable, intervenciones de chicas y chicos, links con información complementaria.
La dirección del curso es:
www.redessocialesymenores.net

2013/03/23

Txotxongilolarien lanak / Los trabajos de los titiriteros



Topic museora joan ondoren, ikasleek antzezlan txiki bat prestatu dute. Horretarako, txotxongilo batzuk sortu dituzte. Nola? Begiak jarriz eta ahotsa eta mugimendua emanez. Badira animatu egin direnak eta dekoratua prestatu egin dutenak. Bideoak ikustera animatzen zaituztet, pena merezi dute eta!

Después de la visita al museo Topic, los alumnos han preparado un pequeño teatro. Para ello, han creado unos títeres. ¿Cómo? Poniéndoles ojos y dándoles voz y movimiento. Algunos se han animado y han preparado el decorado. Animaos a ver los vídeos porque merecen la pena.




Aste Santurako lana / Trabajo para Semana Santa


Oporretan atseden hartu eta disfrutatu egin behar dugu baina, bueltan azken txanpa dugunez, orain da esfortzurik handiena egiteko momentua. 

Etxeko lan batzuk baditugu:
- Mate: txostena.
- Euskara: istorio bati amaiera asmatu.
- Gaztelania: irakurketa liburua (apirilaren 16rako).
Horretaz gain, bigarren ebaluazioko errekuperazioak prestatzea eta beharra ikusten diren ikasgaiei errepasoa egitea oso ondo legoke, beraz, ANIMO ETA LAN EGIN!

Las vacaciones son para descansar y disfrutar pero como a la vuelta tenemos la recta final del curso, este es el momento de esforzarnos.
Tenemos algunos deberes:
- Mate: fotocopias con ejercicios.
- Euskara: inventar el final a una historia.
- Gaztelania: libro de lectura (para el 16 de abril).
Aparte de esto, estaría muy bien preparar las recuperaciones de la segunda evaluación y repasar las asignaturas que se necesiten, así que, ¡ÁNIMO Y A TRABAJAR!

2013/02/28

Txotxongilo eta txotxongilolariak

Hona hemen aurreko egunean Topic museoan ateratako argazkiak. Onenak, gure txotxongiloraliek egin zituzten txotxongiloenak. Artistak zarete!

Aquí podemos ver las fotos que sacamos en el museo Topic. Las mejores, las fotos de los títeres que hicieron los titiriteros. ¡Verdaderos artistas!

2013/02/19

Inauteriaren bideoa / El vídeo del carnaval

Horratx gure inauteriaren bideoa!
Eta beste taldeen bideoak eta argazkiak ikusteko klik hemen.
Ongi pasa!
===
Haciendo clik en el primer enlace pordréis ver nuestro vídeo, y en el segundo tenéis un enlace para poder ver todos los demás. ¡A disfrutar!

2013/02/14

Irteera: Tolosako Topic museoa.

Datorren ostiralean irteera bat izango dugu. Hona hemen gurasoek jakin beharreko informazioa.


Otsailaren 22an lehenengo mailako ikasleak Tolosako Topic museora joango dira. Bertan, “Errauskine eta kristalezko oinatekoak” ikusiko dute. Ondoren, txotxongilolariekin hitz egiteko aukera izango dute. Hamaiketakoa hartu eta gero, museoa bisitatuko dute eta bazkaldu ostean, tailer batean parte hartuko dute.

Trenez joango gara. 8:15ean eskolatik tren geltokiara abiatuko gara eta 16ak aldera  iritsiko gara tren geltokira.

Irteera honen prezioa sei eurokoa da. Dirua ekartzeko azken eguna astelehena da.


El viernes que viene tendremos una salida. Aquí podéis ver toda la información necesaria.


El 22 de febrero el alumnado de primer curso va a realizar una salida al museo Topic de Tolosa donde asistirán a la representación “Errauskine eta kristalezko oinatekoak”. Al acabar la misma, tendrán la oportunidad de conversar con los titiriteros. Seguidamente, almorzarán y visitarán el museo. Después de comer, participarán en un taller.

Nos desplazaremos en tren. Saldremos del instituto hacia la estación de tren a las 8:15h y llegaremos a la estación hacia las 16h.

El precio de la salida es de seis euros. El lunes es el último día para traer el dinero.




Inauterien balorazioa

Galdetegia iruzkinen atalean erantzungo dugu. Nahikoa da zenbakia idatzi eta ondoren gure erantzuna.
Lehenengo galderak jaialdiari buruzkoak dira, eta ondokoak guk egin dugunari buruzkoak dira.
Ia, bada, zer ateratzen den.

Jaialdiari buruz:
1.- Aurtengo inauteriak iruditu zaizkit: Oso onak; Onak; Balekoak; Eskasak
2.- Gehien gustatu zaidana:
3.- Gutxien gustatu zaidana:
4.- Datorren urterako zera proposatzen dut:

Gureari buruz:
5.- Nire taldea: Coyote Dax...; Green Day
6.- Gure emanaldia iruditu zait: Oso onak; Onak; Balekoak; Eskasak
7.- Gehien gustatu zaidana:
8.- Gutxien gustatu zaidana:
9.- Datorren urterako zera proposatzen dut:


2013/01/18

Ikasten ikasi / Aprendiendo a estudiar


Ikasten ikasten da, teknika bat da, edo, hobe esanda, teknika sorta bat da. Oso garrantzitsua gainera, zer ikasten dugun adina. Gelan irakasleen laguntza daukagu lan horretan, baina gelatik kanpo ere, Interneten adibidez, orri bikainak dauzkagu behar dugunean kontsultatzeko. Adibidez, irudiari lotu diogun loturan aurkituko duzuena. Froga egin, badago eta zer ikasi.
===
A estudiar se aprende. Para aprender a estudiar es imprescindible ejercitarse en el dominio de un conjunto de técnicas sin las cuales estudiar es casi imposible. En clase trabajamos esas técnicas, pero en casa también podemos por nuestra cuenta mejorar las habilidades que necesitamos, por ejemplo, consultando la página web "Aprender a estudiar" (hacer clic en la imagen). Seguro que os será muy útil.

2012/12/21

Lanak oporretan egiteko / Ejercicios para las vacaciones

Oporrak deskantsatzeko eta indarberritzeko dira, baina oporretan ere merezi du denbora tarte bat gordetzea gure "makineria" martxan mantentzeko. Batzuk, gainera, 1. ebaluazioaren arloren bat daukazue berreskuratzeko... 
===
Las vacaciones son para descansar y renovar energías, pero merece la pena también dedicar una parte del tiempo a mantener engrasada nuestra maquinaria. Además, algunos tienen asignaturas pendientes de la primera evaluación, así que con más motivo.

Hauek dira egin beharreko lanak:

Matematika:
  • Kalkulua: Liburuko ariketak: 91. or. (17. ariketa); 92. or. (28, 30, 31 ariketak); 87. or. (9, 10, 11, 13, 15 ariketak); 89. or. (8, 9 ariketak)
  • Buruketak: 93. or. (42, 43, 44 ariketak)
Ingelesa:
  • SB:p. 42
  • WB:p. 34, 35 (extra voices ez)
  • 3. gaiaren idazlana
  • 3. gaiaren irakurgaia (Ingeleseko bloga) 
Gizarte: Errekuperaketa egin behar duzuenak jaso dituzuen txostenak egin. === Sólo los que tiene que recuperar tienen dos cuadernillos para trabajar.

Gaztelania:

  • Azterketetan eta irakurketa liburuaren fitxan izandako akats ortografikoak landu behar dira. Horretarako, beti bezala, hitza kopiatu, azalpena eman (zergatik idazten den horrela) eta adibide bat jarri egin behar da. / Trabajar las faltas ortográficas que se han hecho en los exámenes y en la ficha del libro de lectura. Para ello, hay que copiar como siempre la palabra, explicar por qué se escribe así y añadir un ejemplo.
  • Irakurketa liburuaren fitxa gainditu ez dutenek berriro egin behar da. Gogoratu, istorio horri beste amaiera bat eman behar zaiola (300 hitz ingurukoa). / Los que no han aprobado la ficha del libro de lectura tienen que volver a hacerla. Os recuerdo que hay que darle otro final a la historia (alrededor de 300 palabras).
  • Dikateketan eta deskribapenean izandako akats ortografikoak bere garaian zuzendu ez zituztenek oporretan egin behar dute. / Los que no corrigieron en su momento las faltas de ortografía del dictado y de la descripción deberán hacerlo durante las vacaciones.
  • Ez ahaztu boligrafoz idatzi behar dela orain arte arkatzen egindakoa. / No olvidéis que hay que pasar a boli todo lo que tengáis hasta ahora a lápiz.