Tutoretza saioetan gure burua hobeto ezagutzeko jarduerak egiten ari gara. Horretan jarraitzeko, oso lagungarria izango zaigu beste jarduera hau: Mandalak.
Zer da mandala bat? Mandala itxura borobila duen irudi bat da.
Erdiko puntutik abiatuz, mota askotako ikurrak, marrak eta marrazkiak sortzen dira.
Oso pertsonalak dira, norberak bereak sortzen ditu. Mandalaren bitartez harremanetan jartzen dira norberaren barru-barrua kanpokoarekin eta egiten den bitartean gogoa ariketan jartzen da. Horrela, zure mandala egiterakoan barrura begira jarri behar zara zure irudiak, koloreak eta ereduak bilatzeko.
Mandala bat diseina daiteke zure gogo aldartea adierazteko, asmo bat azaltzeko... Gainera, erlaxatzeko eta ongi pasatzeko ere balio du.
Mundu osoan, hainbat kulturatan erabili izan dira.
Material gutxi behar da mandala bat egiteko: papera, arkatza, erregela, borragoma, konpasa, eta edozein motatako margoak.
Marrazten hasteko oinarri bat emango dizuegu. Honen gainean, edozein forma geometrikoa erabili dezakezu (zirkuluak, hirukiak, laukiak..., baita beste motetako iruditxoak: izurrak, ur-tantak... Garrantzitsuena da eredu bera behin eta berriro errepikatzea, borobil osoan marraztuz. Batekin amaituta, segi modu berean zirkuluaren inguruan beste forma bat gehituz.
Garrantzitsua da lasai hartzea eta aldi bakoitzean soilik irudi bat marraztuz zirkulua osatzea.
Eta azkenik, margotzea falta da.
Ongi pasa mandalak marraztuz eta margotuz!