2014/04/01

Gure arteko harremanak

Elkarrekin bizitzeko errespetua nahitaezkoa da. Baina batzutan, gehiegi pentsatu gabe, besteak ez ditugu ondo tratatzen eta ez diogu horri behar bezalako garrantzia ematen. Beste kasu batzuetan, berriz, gaizki tratatuak sentitu arren, ez dugu ezer egiten gure burua defendatzeko.
Gai honi heltzeko bideo bat ikusiko dugu, "Un día más" izenburukoa eta galdeketa bat beteko dugu.
Galdeketa honen bidez gai horri buruz hausnarketa bat egiten saiatu gara. Informazioa isilpekoa da, baina batez besteko emaitzak gelan aztertzeko erabiliko ditugu. Horrela, gure arteko harremanak nolakoak diren jakingo dugu, eta hobetu behar badira, proposamenak egiteko bidean egongo gara.
Hona hemen hemen bideo eta ondoren emaitzak.

2013/10/22

Sexumuxu


Sexuaren inguruan dauden tabu eta mitoei aurre egiteko ezinbestekoa da informazio ona erabiltzea da. Sexumuxu web orrian, adibidez, ikasleei, irakasleei eta gurasoei begira prestatutako material ugari dago sexualitatearen gaian murgiltzeko.
===
 

2013/10/07

Ikasturte hasierako bilera / Reunión de principio de curso

Asteazkenean, urriak 9, arratsaldeko 5:00etan ikasturte hasierako bilera egingo dugu.
Bileran "2013-14 Gurasoentzako informazioa" liburuxka aurkeztu eta banatuko dugu eta txangoetan parte hartzeko baimena sinatzeko emango zaizue. Eta, jakina, hitz egiteko aukera ere izango dugu.

=====
El miércoles, día 9 de octubre, a las cinco de la tarde tendrá lugar la reunión de comienzo de curso. En la reunión se presentará y repartirá el cuadernillo "2013-14 Información a las familias" y la relación de excursiones de este curso para que firméis vuestro consentimiento. Y, por supuesto, también habrá oportunidad de hablar sobre otros temas que se planteen.

2013/09/30

Mandalak

Tutoretza saioetan gure burua hobeto ezagutzeko jarduerak egiten ari gara. Horretan jarraitzeko, oso lagungarria izango zaigu beste jarduera hau: Mandalak.

Zer da mandala bat? Mandala itxura borobila duen irudi bat da.
Erdiko puntutik abiatuz, mota askotako ikurrak, marrak eta marrazkiak sortzen dira.
Oso pertsonalak dira, norberak bereak sortzen ditu. Mandalaren bitartez harremanetan jartzen dira norberaren barru-barrua kanpokoarekin eta egiten den bitartean gogoa ariketan jartzen da. Horrela, zure mandala egiterakoan barrura begira jarri behar zara zure irudiak, koloreak eta ereduak bilatzeko.
Mandala bat diseina daiteke zure gogo aldartea adierazteko, asmo bat azaltzeko... Gainera, erlaxatzeko eta ongi pasatzeko ere balio du.
Mundu osoan, hainbat kulturatan erabili izan dira.

Material gutxi behar da mandala bat egiteko: papera, arkatza, erregela, borragoma, konpasa, eta edozein motatako margoak.

Marrazten hasteko oinarri bat emango dizuegu. Honen gainean, edozein forma geometrikoa erabili dezakezu (zirkuluak, hirukiak, laukiak..., baita beste motetako iruditxoak: izurrak, ur-tantak... Garrantzitsuena da eredu bera behin eta berriro errepikatzea, borobil osoan marraztuz. Batekin amaituta, segi modu berean zirkuluaren inguruan beste forma bat gehituz.
Garrantzitsua da lasai hartzea eta aldi bakoitzean soilik irudi bat marraztuz zirkulua osatzea.

Eta azkenik, margotzea falta da.

Ongi pasa mandalak marraztuz eta margotuz!

2013/09/06

Aurkezpena / Presentación

Ongietorriak!
Ikasturte berriaren aurkezpena 10:00etan izango da.
11:30ean autobusa izango da etxera itzultzeko.
Lehenengo denok ikasle gelan bilduko gara eta lehenengo ongietorria egin ondoren, zerrenda pasa eta gelara joango gara.
Gelan gaudela:
  • Zerrendak berrikusi (taldea, aukerakoak, jangela).
  • Ikasturte hasierako jakingarriak txostena jaso etxera eramateko.
  • Ordutegiak (2.A, 2.B) eta irakasleak.
  • Gelako oinarrizko funtzionamendua: gorabehera partea, txukunketa (mahaia, takila, ordenagailua).
  • Takilak, liburuak eta ordenagailua astelehenetik aurrera banatuko dira.

2013/06/27

Zuen iritzia / Vuestra opinión

Ikasturtea amaitu da eta balorazioa egiteko garaia da. Zehazki, tresna honi buruzko zuen iritzia eskatzen dizuegu, ia baliagarria iruditzen zaizuen, ia merezi duen, zertan hobetu, edo zer baztertu.
Horretarako, mezu honen behealdean iruzkinak egiteko atala dago eta hor idatz dezakezue zuen iritziak.
Mila esker eta uda ona pasa.
===
Ha terminado el curso y es el momento de las valoraciones. En concreto, os pedimos vuestra opinión sobre este blog, si merece la pena continuar con él o no.
Para ello, podéis escribir vuestras opiniones en el apartado de comentarios, al final de esta entrada.
Muchas gracias y que disfrutéis del vereno.

2013/06/14

Azken txanpa / Final de curso

Ikasturtea amaitzear dago eta egun hauetan azken txanpari ekingo diogu.
Aquí tenéis la agenda de final de curso:


VI-14, ostirala / viernes
  • 3. ebaluazioko azken eguna / Fin de la 3ª evaluación
  • Jangelako azken eguna / Último día de comedor.
17-18, astelehena, asteartea / lunes y martes
  • Ohiko ordutegia / Horario habitual.
  • Autobus ordutegia: Institutura beti bezala – Etxera jaisteko guztientzat 13:55ean. / Horario de autobús: al Instituto como siempre – Vuelta a casa todos/as a las 13:55.
VI-18, asteartea / martes
  • Lehen zikloko testu liburuak: Dena gainditu dutenek, askoz jota, egun honetarako  ENTREGATUTA izan behar dituzte testu liburu guztiak irakasgaiko IRAKASLEARI. Besteek azterketa egunean entregatuko dituzte. / Libros de texto del 1er ciclo: Las y los que tengan todo aprobado deben de tener para este día ENTREGADOS todos los libros de texto al profesor/a de la asignatura. L@s demás los entregarán el día del examen.
  • Takilen giltza entregatzea: Giltzarik ez duen ikasleak 5 euro ordaindu beharko ditu. Komenigarria da aurreko egunetan, eta beharren arabera, eskolako materiala etxera eramaten hastea, honela egun honetarako takila hutsik ala gauza gutxirekin izatea. Giltza entregatu aurretik, ikasleak takila hutsik eta garbia dagoela ziurtatuko du. /  Entrega de la llave de la taquilla: El o la que no entregue la llave deberá abonar 5 €uros. Es conveniente el irse llevando a casa el material que no sea necesario durante los días anteriores y, de este modo, para este día tener la taquilla vacía o casi. Antes de entregar la llave el o la alumna verificarán que la taquilla se encuentra vacía y limpia.
  • Gelen txukunketa: Gelako arduradunak diren irakasleekin, ikasleek, gela garbirik eta txukun jasota utziko dugu: mahaiak, aulkiak, apalategiak, armairuak, kortxoak,... Horretarako beharrezko materiala emango zaie ikasleei. / Limpieza de aulas: Con los profesores responsables, dejaremos las aulas limpias, ordenadas y recogidas: mesas, sillas, estanterías, armarios, corchos,… Para ello se proporcionará el material necesario.

VI-19, asteazkena / miércoles   
  • 1. saioan tutoreak notak esango ditu. / En la 1ª clase, el tutor/a dirá las notas a los alumnos/as.
  • 2. saiotik  aurrera ordutegi berezia aparteko azterketak prestatzeko. / A partir de la 2ª clase: horario especial para preparar los exámenes extraordinarios.
  • Autobus ordutegia: Institutura beti bezala – Etxera jaisteko guztientzat 13:55ean. / Horario de autobús: al Instituto como siempre – Vuelta a casa todos/as a las 13:55.

VI-20, osteguna / jueves
  • 1. saioan tutoreak notak banatuko ditu. / En la 1ª clase, el tutor/a repartirá las notas a los alumnos/as
  • 2. saiotik  aurrera ordutegi berezia aparteko azterketak prestatzeko. / A partir de la 2ª clase: horario especial para preparar los exámenes extraordinarios.
  • Autobus ordutegia: Institutura beti bezala – Etxera jaisteko guztientzat 13:55ean. / Horario de autobús: al Instituto como siempre – Vuelta a casa todos/as a las 13:55.

21-24, ostirala eta astelehena / viernes y lunes
  • Aparteko azterketak: egin behar dituzten ikasleak soilik etorri behar dira, dagozkien orduetan. / Exámenes extraordinarios: sólo vendrán al Instituto los alumnos y alumnas con materias suspendidas, en el horario establecido.
  • Egun hauetan, ikasi nahi duten ikasleentzat liburutegia irekita mantenduko da irakasle arduradunekin. / Durante estos días, para los alumnos que deseen estudiar, la biblioteca permanecerá abierta.

VI- 25, asteartea / martes
  • Aparteko ebaluazioko notak banatuko dira: 4. mailakoei: 10:00etan; Beste guztiei: 12:30ean /  Se repartirán las notas de la evaluación extraordinaria: 4º curso: a las 10:00;Los otros cursos: a las 12:30.
  • Notengatik lehen erreklamazio eguna (13:55ak arte) / Primer día de reclamaciones por las notas hasta las 13:55.
VI- 26, asteazkena / miércoles   
  • Notengatik bigarren erreklamazio eguna (08:15etik 13:55ak arte) / Segundo día de reclamaciones por las notas desde las 08:15 hasta las 13:55.